Carl Theodor Zahle
Carl Theodor Zahle (Roskilde, 1866ko urtarrilaren 19a – Kopenhage, 1946ko otsailaren 3a) daniar politikaria izan zen. Danimarkako lehen ministroa izan zen 1909tik 1910era eta 1913tik 1920ra.
Zuzenbidean graduatu zen 1890ean eta kazetari eta abokatu gisa lan egin zuen. 1895ean Folketingeko kide aukeratu zuten Alderdi Liberalaren hautagaitzan. Bakearen aldeko aktibista izan zen eta 1905ean Alderdi Sozial Liberalaren sortzaileetako bat izan zen. Folketingeko kide izaten jarraitu zuen 1928ra arte, Goi Ganberan sartu eta 1939ra arte egon zen arte.
1909an gutxiengo gobernua osatu zuen, baina hurrengo urtean dimisioa eman zuen, hauteskundeak galdu ondoren. 1911n Stegeko alkate aukeratu zuten eta 1913an berriro lehen ministro izan zen sozialdemokratek babestutako gobernu batean.
Bere helburu nagusia Danimarkaren neutraltasuna mantentzea izan zen Lehen Mundu Gerran. 1917an Danimarkaren eta Islandiaren arteko itun berri bat (Dansk-Islandsk Forbundslov) sinatzeko negoziazioak ere egin zituen.
Gerra amaitu ondoren, oso kritikatua izan zen Alemaniako Flensburg hiria eskuratzeko presiorik egin ez zuelako. Kristian IX.a erregeak kargutik kendu zuen eta 1920ko Pazko Krisia eragin zuen.
1929 eta 1935 artean Justizia ministroa izan zen Thorvald Stauningen gobernuan.